Hona hemen 2023 ikasturteko ikastaro berrien eskaintza.
- Yoga: astelehen eta ostegunetan, 17.00etatik 20.00tara (bi talde)
- Mantenimenduko soinketa: astearte eta ostegunetan, 17.30tatik 18.30tara
- Sasoitsu bizi +60: asteazkenetan, 10.30tatik 12.00tara
- Mugikorra eta ordenagailua: ostegunetan, 10.00etatik 13.00tara (bi talde, zailtasun maila ezberdinekoak)
- Antzerki ikastaroa: astean ordu eta erdi, ordutegia taldean adostuko da
Hainbat ikastaro urrian hasi ziren eta plaza mugatuak egongo dira eskaintza honetan. Haien artean, Arakilen erroldatutako pertsonak lehenetsiko dira.
Izen emateak urriaren 27an bukatuko dira eta matrikula egiteko:
- Bete galdetegia hemen klikatuz edo
- Deitu telefonoz: 948 500 101 / 634 584 226
Atxikitako dokumentutan, ikastaroen inguruko irizpideak daude eskuragarri, hauetan oinarrituko da udala ikastaroen funtzionamendua ezartzeko.