ONDAERA

Aixita

Nafarroako Erresumaren defentsa-sistema dorre eta gazteluen sare batek osatzen zuen. Gaur egun, XI. mendetik XVI. mendera bitarteko 252 gotorleku daude erroldatuta. Gotorleku horiek Espainia osoan zeuden barreitatuta, hala nola Jacetania, Sobrarbe, Ribagorza, Arabako Sonsierra, gaur egungo Errioxa, Santander eta Burgosko Mena eta Losa haranetan. Horiez gain, herrialdearen barnean ere hainbat gotorleku zeuden.

Ezaugarriak: Bisualki konektatuta zeuden euren artean, eta komunikazio-sare bat osatzen zuten indar mehatxatzaileen berri elkarri ematea aukera eskaintzen zuena. Horretarako, aurrez adostutako seinale batzuk erabiltzen zituzten: Ke-seinaleak, suak (gauez), soinuak (adarrak, tronpetak), argiak… Erribera eta erdialdea eremu lauak direnez, gotorlekuak bata bestetik urrunago egon zitezkeen, baina mendialdean, orografiagatik, gertuago egon behar zuten elkarren artean, eta, jakina, toki altuetan kokatuta, elkar ikusteko aukera izateko.

Esanguratsua da gotorleku gehienak hegoalde, ekialde eta mendebaldean egotea, hau da, Gaztelako eta Aragoiko erresumen aurrean, eta iparraldean ia garrantzirik ez izatea; horrek argi adierazten du mehatxuak aipatutako erresuma horietatik zetozela, batez ere 1200etik aurrera, urte hartan sartu baitziren Araba eta Gipuzkoa Gaztelako Erresuman.

Mugek ez ezik, dorreek eta gazteluek ere mugarritzen zituzten Erresumako hiriburura, Iruñera, eramaten zituzten leku eta bide estrategikoak.

Bi motatako gazteluak zeuden: erregeenak eta jauntxoenak. Lehenengoak tenentziak ziren, eta tenente baten ardurapean zeuden. Ez ziren leinuaren jabetzakoak. Defentsarako toki hauen kargura funtzionario batzuk zeuden, euren baitan botere ekonomikoa, ohorezkoa eta militarra metatu eta euren ondorengoei transmititzen zietenak. Denborarekin, Erresuma defendatzeko tokiak izateari utzi ziotenean, dorre horietako asko leinu-etxe bihurtu ziren. Nafarroako noblezia arranditsua.

Bi motatako gazteluak zeuden: erregeenak eta jauntxoenak. Lehenengoak tenentziak ziren, eta tenente baten ardurapean zeuden. Ez ziren leinuaren jabetzakoak. Defentsarako toki hauen kargura funtzionario batzuk zeuden, euren baitan botere ekonomikoa, ohorezkoa eta militarra metatu eta euren ondorengoei transmititzen zietenak. Denborarekin, Erresuma defendatzeko tokiak izateari utzi ziotenean, dorre horietako asko leinu-etxe bihurtu ziren. Nafarroako noblezia arranditsua.

1512ko konkistaren ondoren, Gaztelak (Cisneros kardinalak) gotorleku horietako gehienak eraistea erabaki zuen. Erabaki horren atzetik ez zegoen arrazoi estrategiko edo militar bat (lurraldea kontrolpean zegoen), sinbolikoa baizik, gaztelu horiek nafar estatuaren boterea sinbolizatzen baitzuten. 1512an, honako gaztelu hauek eraitsi zituzten: Antso Abarka, Mélida, Legin, Kaseda, Gazteluberri, Cabrera, Xabier, San Martin, Oro, Murillo, Belmerchés (Lizarra), Ozkorroz, Aixita, Arguedas, Peña, Uxue, Eslaba, Petilla, Azamez eta Santakara.

1516an, Albreteko dinastiak erresuma berreskuratzeko egindako bigarren saiakerak porrot egin ondoren, beste gaztelu asko eraitsi zituzten.

1521ean, beste hainbat gaztelu eraitsi ziren, Karlos V.ak aginduta, Nafarroako errege legitimoek erresuma berreskuratzen saiatu ondoren.

1521ean, beste hainbat gaztelu eraitsi ziren, Karlos V.ak aginduta, Nafarroako errege legitimoek erresuma berreskuratzen saiatu ondoren. Urte hartan, Tutera, Tafalla, Elo (Monreal), Miranda, Milagro, Ozkorroz eta Amaiurgo gazteluak eta Iruñeko Santa Eulalia eta San Frantzisko monasterioak eraitsi zituzten.

Geroago, 1572an, gaztelarrek Lizarrako gotorlekua eraitsi zuten.

Aixita
Aixitako gazteluaren gaineko erreferentziak 1210. urtearen ondorengo dokumentuetan agertzen dira jada, hau da, Antso Azkarraren garaitik aurrera. Hala ere, ziurrenik data hori baino lehenagokoa da. Iñaki Sagredoren arabera, gaztelua XII. mendean eraiki zen.

Dokumentuetan izen hauekin agertzen da: Aycita, Ayceta, Axita eta Agita. Bere etimologian, zalantzarik gabe, (h) aitz hitza dago. “Haitz-tokia” izan liteke.

Sakanako (Arakil), Imotzeko eta Larraungo defentsa-sistemaren parte zen.

Gotorlekuen tokiko sarea, Aixitaz gain, Orarregiko (Gaztelu mendia) eta Garañoko eta Sardeako gazteluek osatzen zuten. Orarregikoa Arakilgo mugan zegoen, eta beste biak, Ezkidiko mendian (Añezkarreko haitza). Batez ere Oskiako eta Bi Aizpeko pasabideak kontrolatzen zituzten gaztelu horietatik. Sistema horrek Irulegiko gazteluarekin lotzen zuen, Iruñerako norabidean.

Gotorlekuen tokiko sarea, Aixitaz gain, Orarregiko (Gaztelu mendia) eta Garañoko eta Sardeako gazteluek osatzen zuten. Orarregikoa Arakilgo mugan zegoen, eta beste biak, Ezkidiko mendian (Añezkarreko haitza). Batez ere Oskiako eta Bi Aizpeko pasabideak kontrolatzen zituzten gaztelu horietatik. Sistema horrek Irulegiko gazteluarekin lotzen zuen, Iruñerako norabidean.

Aixitako alkaide ezagunak

Diego de Gárriz (1280)
Adán de Etunáin
Martín Sanz de Necuesa (1328)
Juan Ochoa de Latasa (1389)
Lope García de Arbizu (1391)
Juan de Eraso (1462)

Hiru mailatako egitura zuen: beheko mailak defentsarako elementuak zituen, zatirik malkartsuenean kokatuta zegoen eta ate bakarra zuen; tarteko mailan, berriz, zaindarientzako etxebizitza zegoen, eta mailarik altuenean, dorrea eta urmaela zeuden, beheko mailak gaindituz gero, hara alde egiteko.

702 metroko altueran zegoen, Bi Aizpeko haitzik altuenean.

Dirudienez, 1512an, gaztelua eraisteko, su eman zioten, egitura gehienak egurrezkoak baitziren.

Geihago jakiteko:

CARASATORRE, Rafael, Textos Históricos navarros. 1691 Eguiarreta cofradía de Ichasperri. 10 de septiembre de 2018.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1691-eguiarreta-cofradia-de-ichasperri.html

CARASATORRE, Rafael, Textos Históricos navarros. 1567 Eguiarreta feria en Ichasperri abusos del conde de Lerín. 9 de septiembre de 2018.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1567-eguiarreta-feria-en-ichasperri.html#more

COLOMO UGARTE, Javier (HILHARRIAK), Geografía de Navarra. Monumentos Megalíticos de Navarra,
https://www.javiercolomo.com/index_archivos/Megalit.htm

GARCÍA GAINZA, María Concepción (Dir.), Catálogo Monumental de Navarra. V* Merindad de Pamplona, Pamplona: Gobierno de Navarra, 1994, pp. 145-188.

GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, Ángel, La construcción de ferrerías en la Barranca de Navarra en el siglo XIX, Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 4 (1984), pp. 140-146.

GRAN ENCICLOPEDIA DE NAVARRA, Pamplona, 1990, tomo II, p. 377. http://www.enciclopedianavarra.com/

GUERRA, Pello, “El sistema defensivo de Nafarroa, origen de la primera nobleza del reino”, Gara, 20 de septiembre de 2021. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210920/el-sistema-defensivo-de-nafarroa-origen-de-la-primera-nobleza-del-reino

IDOATE, Florencio, Desolados navarros en la primera mitad del siglo XV, Príncipe de Viana, 138-139 (1975), pp. 165-228.

SAGREDO, Iñaki, «Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la Merindad de las Montañas», Trabajos de arqueología Navarra (TAN), 30 (2018), pp. 93-150.

SAGREDO GARDE, Iñaki, «Castillo de Aixita (Etxeberri-Irurtzun). Campaña arqueológica de 2020», Trabajos de arqueología navarra, 31-32 (2019-2020), pp. 215-222.

SAGREDO GARDE, Iñaki, Navarra. Castillos que defendieron el Reino, Pamplona: Pamiela, 2006, tomo I. [ tomo II, 2007, tomo III, 2007, tomo IV, 2009, tomo V, 2015].

VARIOS AUTORES, Centrales hidroeléctricas en Navarra, 1898-2018, Pamplona: Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernua, 2020, pp. 162-165.