ONDAERA

Ekai

Aipagarria da San Bizente Parrokia, gotikoaren hasierako portada interesgarri bat duena. XIII. mendekoa da, eta hartan Erdi Aroko bestiarioaren elementuak agertzen dira. Eskuineko janban honako hauek daude: arrano bat, dragoi bat eta kontortsionista bat, eta ezkerrekoan, berriz, txorrota bat, zentauro bat, gerlari bat, pertsonaia bat kukubilko eta lamia edo sirena bat, bi eskuetan arrainak dituena.