ONDAREA

Etxeberri

Aixita edo Aitzita gazteluaren hondakinak. Bi Ahizpeko haitz nagusian dago. Nafarroako Erresumaren defentsetako bat zen Erdi Aroan, eta bertatik kontrolatzen zen Larraun ibaiaren igarobide estrategikoa, Iruñera joateko erabiltzen zena. 1210az geroztik haren berri agertzen da dokumentuetan, Aycita izenarekin. Agramondarren eta beamontarren arteko gerra zibilean, 1461ean, lehenengoek bigarrenei kendu zieten gaztelua. Gaztelako 1512ko konkistaren ondoren, eraitsi egin zuten gaztelua.

Duela gutxi hondakinak sendotu dira eta erresistentziarako funtsezko elementu bat ikus daiteke: urmaela. Talde defentsiboa osatzen zuen Orraregiko edo Ollarregiko eta Garañoko gazteluekin batera..
Larrazpilgo trikuharria.

Aralar mendilerroak Euskal Herriko multzo megalitiko garrantzitsuenetako bat du, bertan trikuharriak, tumuluak, menhirak eta beste hainbat elementu baitaude. Larrazpilgoa nahiko ondo kontserbatu denez, bere egitura ikusteko aukera ematen du. Izen bereko gailurretik gertu dago, 1.000 metroko altitudean, Arakil, Imotz eta Larraun udalerrien banalerroan, Madotzeko lurretan. Etxeberritik iritsi daiteke bertara, GR20aren trazadurari jarraituz.