ONDAREA
Itxasperri
Badirudi zuzenagoa izango litzatekeela Itsasperri idaztea; izan ere, etimologikoki Isatsa (izen zientifikoa: Cytisus scoparius) eta berri hitzen elkartetik dator. Isasti hitzaren antzeko esanahia izango luke. Dena den, momentuz, Itxasperri da izen ofiziala.
Azpimarratu behar da Arakil ibarra komunikazio-bide garrantzitsu batek zeharkatzen duela alderik alde: erromatar galtzada zaharra, XXXIV zenbakiduna, Astorgatik Bordelera zihoana. Argi dago, beraz, Arakil igarobidea izan dela beti, urteetan merkatariek eta mandazainek euren negozioetarako erabiltzen zutena. Erdi Aroan, antzinako erromatar bideak oso igarobide eta trukerako leku garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Bide horren gainean, Donejakue Bidearen saihesbideetako bat dago, eta han eraikin erlijioso erromaniko garrantzitsuak daude, hala nola Aralarko San Migel santutegia, Zamartzeko monasterioa, Eizagako Andra Mari eliza (Iturmendi) eta Itxasperriko Santiago baseliza. XII. mendera arte, Done Jakueko bidea Sakanatik egitea zen seguruena, hegoaldeko lurraldeak musulmanen kontrolpean baitzeuden, edo haietan musulmanen erasoak jasan baizitzaketen. Beraz, hara joateko biderik onena Kostaldekoa eta Sakana/Arabako Lautadakoa zen.
Itxasperriko Santiago baseliza XIII. mendeko erromaniko berantiarra da. Hegoaldeko fatxadan portada nagusia dago, naturako elementuez apainduta dagoena (palmondoak eta saskiak). Horma pikoko fatxadan, beste ate bat dago, askoz xumeagoa. Zirkuluerdiko arkua du, arrosa-leiho eder batez koroatuta dago, eta kanpai-horma batez errematatuta.
Oinplano bakarrekoa da, hiru ataletan banatuta dago eta zirkuluerdi-formako absideak errematatzen du. Estalkia kanoi-gangaz egina da, eta fajoi-arkuek sendotzen dute. Garaipen-arkua kapitelak dituzten zutabeetan oinarritzen da; Ebanjelioaren aldekoak animalien dekorazioa du eta Epistolarenak bolutak ditu. Absidea zaharragoa da eta habeartea baino baxuagoa. Eraikina harlanduzkoa da, oso soila. Ebanjelioaren aldetik lau kontrahormek sendotzen dute, une batean eraikinak alde horretatik hobentzeko joera izan zuen seinale. Epistolaren aldean portada nagusia dago, lau arkibolta baketadunekin. Zutabeek txirikordatuekin eta palmetekin apaindutako kapitelak dituzte, nahiko sinpleak diren buruekin tartekatuta.
Barrualdean, XVII. mendeko bataiarri bat baino ez da kontserbatu.
Ikuspegi historiko, identitario eta sinboliko batetik, gogoratu behar da ermita Arakil ibarreko batzarren egoitza izan zela antzina-antzinatik. Azkenaldian, eraikin bat gehitu zitzaion hegoaldeko fatxadari, hain zuzen ere batzar horiek egiteko erabiltzen zena. Hala ere, udal-bulegoak Hiriberrira aldatu ziren. 1973an, Irurtzungo Kontzejuak ibarreko hiriburutza aldatzea eskatu zuen, baita bulegoak Irurtzunen kokatzea ere, Irurtzunek biztanle gehiago zituela eta ekonomikoki dinamikoagoa zela argudiatuz. Hasiera batean ez zen eskaera onartu, baina horretarako prozesua ireki zen une hartan; horrela, 1996an, Irurtzun ibarretik banandu zen eta udaletxe berri bat eraiki zen Irurtzungo eta Arakilgo udalak hartzeko, gaur egun bereizita daudenak. Itxasperri goitik behera zaharberritu zuten, eta, besteak beste, erantsitako eraikina kendu zuten.
Udal batzarrak egiteko tenplu bat erabiltzeari dagokionez, Arakilek Euskal Herrian oso hedatuta zegoen joera jarraitu besterik ez zuen egin udaletxeak eraiki ez ziren bitartean, eta hori bi denboralditan egin zen: XVI. eta XVIII. mendeetan. Kasu batzuetan, Arakilen esaterako, ez ziren udaletxeak eraiki, eta batzarrak elizetan egiten jarraitu zuten XX. mendea arte.
Itxasperriko Santiago baselizan, Cofradia de Santiago de Ichasperri izeneko kofradiak izan zuen egoitza; kofradiakideek urtero kopuru jakin bat ematen zuten, euren arimen aldeko mezak eta otoitzak egin zitzaten.
XVII. mendearen amaieran, arazoak izan ziren meza horiek emaileen artean banatzeko orduan, eta, horregatik, ordura arte modu informalean funtzionatu zuen kofradia instituzionalizatzea erabaki zen.
1691. urtean eratu zen. Ehun eta hogeita bat kofradiakidek osatzen zuten, gizon zein emakume, eta bakoitzak gari-erregu bat ematen zuen 50 meza esateko, “Kofrade bakoitzari esleitutako arimen pekatuak leuntzeko”.
SKapilau bakarra izendatzen zen “de suerte que a título de ella se puedan ordenar estudiantes pobres de la valle”.
Martin de Herize kofradiako priorea zen garai hartan, eta Urritzolako Juan de Oteiza, herriko alkatea.
Itxasperriko Santiago baselizan, Cofradia de Santiago de Ichasperri izeneko kofradiak izan zuen egoitza; kofradiakideek urtero kopuru jakin bat ematen zuten, euren arimen aldeko mezak eta otoitzak egin zitzaten.
XVII. mendearen amaieran, arazoak izan ziren meza horiek emaileen artean banatzeko orduan, eta, horregatik, ordura arte modu informalean funtzionatu zuen kofradia instituzionalizatzea erabaki zen.
1691. urtean eratu zen. Ehun eta hogeita bat kofradiakidek osatzen zuten, gizon zein emakume, eta bakoitzak gari-erregu bat ematen zuen 50 meza esateko, “Kofrade bakoitzari esleitutako arimen pekatuak leuntzeko”.
Kapilau bakarra izendatzen zen “de suerte que a título de ella se puedan ordenar estudiantes pobres de la valle”.
Martin de Herize kofradiako priorea zen garai hartan, eta Urritzolako Juan de Oteiza, herriko alkatea.
Gaur egun, ermita Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) moduan dago katalogatua.
Geihago jakiteko:
CARASATORRE, Rafael, Textos Históricos navarros. 1691 Eguiarreta cofradía de Ichasperri. 10 de septiembre de 2018.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1691-eguiarreta-cofradia-de-ichasperri.html
CARASATORRE, Rafael, Textos Históricos navarros. 1567 Eguiarreta feria en Ichasperri abusos del conde de Lerín. 9 de septiembre de 2018.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1567-eguiarreta-feria-en-ichasperri.html#more
COLOMO UGARTE, Javier (HILHARRIAK), Geografía de Navarra. Monumentos Megalíticos de Navarra,
https://www.javiercolomo.com/index_archivos/Megalit.htm
GARCÍA GAINZA, María Concepción (Dir.), Catálogo Monumental de Navarra. V* Merindad de Pamplona, Pamplona: Gobierno de Navarra, 1994, pp. 145-188.
GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, Ángel, La construcción de ferrerías en la Barranca de Navarra en el siglo XIX, Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 4 (1984), pp. 140-146.
GRAN ENCICLOPEDIA DE NAVARRA, Pamplona, 1990, tomo II, p. 377. http://www.enciclopedianavarra.com/
GUERRA, Pello, “El sistema defensivo de Nafarroa, origen de la primera nobleza del reino”, Gara, 20 de septiembre de 2021. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210920/el-sistema-defensivo-de-nafarroa-origen-de-la-primera-nobleza-del-reino
IDOATE, Florencio, Desolados navarros en la primera mitad del siglo XV, Príncipe de Viana, 138-139 (1975), pp. 165-228.
SAGREDO, Iñaki, «Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la Merindad de las Montañas», Trabajos de arqueología Navarra (TAN), 30 (2018), pp. 93-150.
SAGREDO GARDE, Iñaki, «Castillo de Aixita (Etxeberri-Irurtzun). Campaña arqueológica de 2020», Trabajos de arqueología navarra, 31-32 (2019-2020), pp. 215-222.
SAGREDO GARDE, Iñaki, Navarra. Castillos que defendieron el Reino, Pamplona: Pamiela, 2006, tomo I. [ tomo II, 2007, tomo III, 2007, tomo IV, 2009, tomo V, 2015].
VARIOS AUTORES, Centrales hidroeléctricas en Navarra, 1898-2018, Pamplona: Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernua, 2020, pp. 162-165.