ONDAREA

Ihabar

Nabarmenena, San Esteban parrokiako erretaula nagusia da. Eraikinak gaur egungo itxura hartu zuen XVIII. mendean, aurreko eraikin baten gainean egindako birmoldaketa barroko zorrotz baten ondoren. Erretaula, San Estebani eskainia, XVI. mendeko 60ko hamarkadan eraiki bide zen. Manierista estilokoa da, eta bere plan ikonografikoa patroi protomartir santuaren bizitzan oinarrituta zegoen jatorriz, gerora Jesusen Bihotza, Sortzez Garbia eta abarren irudi kontrarreformatuak gehitu bazaizkio ere. XVII. mendeko bataiarria ere interesgarria da.