Badirudi zuzenagoa izango litzatekeela Itsasperri idaztea; izan ere, etimologikoki Isatsa (izen zientifikoa: Cytisus scoparius) eta berri hitzen elkartetik dator. Isasti hitzaren antzeko esanahia izango luke. Dena den, momentuz, Itxasperri da izen ofiziala.
Azpimarratu behar da Arakil ibarra komunikazio-bide garrantzitsu batek zeharkatzen duela alderik alde: erromatar galtzada zaharra, XXXIV zenbakiduna, Astorgatik Bordelera zihoana. Argi dago, beraz, Arakil igarobidea izan dela beti, urteetan merkatariek eta mandazainek euren negozioetarako erabiltzen zutena. Erdi Aroan, antzinako erromatar bideak oso igarobide eta trukerako leku garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Bide horren gainean, Donejakue Bidearen saihesbideetako bat dago, eta han eraikin erlijioso erromaniko garrantzitsuak daude, hala nola Aralarko San Migel santutegia, Zamartzeko monasterioa, Eizagako Andra Mari eliza (Iturmendi) eta Itxasperriko Santiago baseliza. XII. mendera arte, Done Jakueko bidea Sakanatik egitea zen seguruena, hegoaldeko lurraldeak musulmanen kontrolpean baitzeuden, edo haietan musulmanen erasoak jasan baizitzaketen. Beraz, hara joateko biderik onena Kostaldekoa eta Sakana/Arabako Lautadakoa zen.



Barrualdean, XVII. mendeko bataiarri bat baino ez da kontserbatu.


XVII. mendearen amaieran, arazoak izan ziren meza horiek emaileen artean banatzeko orduan, eta, horregatik, ordura arte modu informalean funtzionatu zuen kofradia instituzionalizatzea erabaki zen.
1691. urtean eratu zen. Ehun eta hogeita bat kofradiakidek osatzen zuten, gizon zein emakume, eta bakoitzak gari-erregu bat ematen zuen 50 meza esateko, “Kofrade bakoitzari esleitutako arimen pekatuak leuntzeko”.
Kapilau bakarra izendatzen zen “de suerte que a título de ella se puedan ordenar estudiantes pobres de la valle”.
Martin de Herize kofradiako priorea zen garai hartan, eta Urritzolako Juan de Oteiza, herriko alkatea.

Esanguratsua da gotorleku gehienak hegoalde, ekialde eta mendebaldean egotea, hau da, Gaztelako eta Aragoiko erresumen aurrean, eta iparraldean ia garrantzirik ez izatea; horrek argi adierazten du mehatxuak aipatutako erresuma horietatik zetozela, batez ere 1200etik aurrera, urte hartan sartu baitziren Araba eta Gipuzkoa Gaztelako Erresuman.
Mugek ez ezik, dorreek eta gazteluek ere mugarritzen zituzten Erresumako hiriburura, Iruñera, eramaten zituzten leku eta bide estrategikoak.



1521ean, beste hainbat gaztelu eraitsi ziren, Karlos V.ak aginduta, Nafarroako errege legitimoek erresuma berreskuratzen saiatu ondoren.
1521ean, beste hainbat gaztelu eraitsi ziren, Karlos V.ak aginduta, Nafarroako errege legitimoek erresuma berreskuratzen saiatu ondoren. Urte hartan, Tutera, Tafalla, Elo (Monreal), Miranda, Milagro, Ozkorroz eta Amaiurgo gazteluak eta Iruñeko Santa Eulalia eta San Frantzisko monasterioak eraitsi zituzten.
Geroago, 1572an, gaztelarrek Lizarrako gotorlekua eraitsi zuten.
Aixitako gazteluaren gaineko erreferentziak 1210. urtearen ondorengo dokumentuetan agertzen dira jada, hau da, Antso Azkarraren garaitik aurrera. Hala ere, ziurrenik data hori baino lehenagokoa da. Iñaki Sagredoren arabera, gaztelua XII. mendean eraiki zen.
Dokumentuetan izen hauekin agertzen da: Aycita, Ayceta, Axita eta Agita. Bere etimologian, zalantzarik gabe, (h) aitz hitza dago. “Haitz-tokia” izan liteke.
Sakanako (Arakil), Imotzeko eta Larraungo defentsa-sistemaren parte zen.


Diego de Gárriz (1280)
Adán de Etunáin
Martín Sanz de Necuesa (1328)
Juan Ochoa de Latasa (1389)
Lope García de Arbizu (1391)
Juan de Eraso (1462)
Hiru mailatako egitura zuen: beheko mailak defentsarako elementuak zituen, zatirik malkartsuenean kokatuta zegoen eta ate bakarra zuen; tarteko mailan, berriz, zaindarientzako etxebizitza zegoen, eta mailarik altuenean, dorrea eta urmaela zeuden, beheko mailak gaindituz gero, hara alde egiteko.
702 metroko altueran zegoen, Bi Aizpeko haitzik altuenean.
Dirudienez, 1512an, gaztelua eraisteko, su eman zioten, egitura gehienak egurrezkoak baitziren.


Itxasperriko Santiago baseliza XIII. mendeko erromaniko berantiarra da. Hegoaldeko fatxadan portada nagusia dago, naturako elementuez apaindurik (palmondoak eta saskiak). Hormapikoko fatxadan, beste ate bat dago, askoz xumeagoa. Zirkuluerdiko arkua du, eta arrosa-leiho eder batez koroatuta dago.
Ekai
Larrazpilgo trikuharria. Aralar mendilerroak Euskal Herriko multzo megalitiko garrantzitsuenetako bat du, bertan trikuharriak, tumuluak, menhirak eta beste hainbat elementu baitaude. Larrazpilgoa nahiko ondo kontserbatu denez, bere egitura ikusteko aukera ematen du. Izen bereko gailurretik gertu dago, 1.000 metroko altitudean, Arakil, Imotz eta Larraun udalerrien banalerroan, Madotzeko lurretan. Etxeberritik iritsi daiteke bertara, GR20aren trazadurari jarraituz.
Hiriberri
Nekazaritza giroko tenplu gotikoa da, oso xumea. Ermitarako bidean, Arakil ibaia zeharkatzen duen zubi erromaniko bat dago.
Hiriberriko San Martin parrokian, Berastegiko Birjinari eskainitako erretaula bat dago.
Portadako kapiteletan, arkupe batzuk zizelkatuta daude, zakarrak baina aldi berean interesgarriak direnak, eta arkuaren giltzarrian, Krismoi bat.

Ihabar
Satrustegi
Urritzola
Etxeberriren eta Irurtzunen arteko mugan, Astigarria dermioan, —gerora Burdinola izena eman zitzaion—, 1846an burdina eraldatzeko asmamen hidrauliko bat eraiki zen. Gutxi iraun zuen burdinola gisa, “Central Harinera Nuestra Señora del Carmen” izeneko irin-fabrika izatera pasa baitzen handik gutxira. Ondoren, toki hartan elektrizitatea ekoizteko bi kontzesio jarri ziren abian: Larraungo Zentral Hidroelektrikoa eta Bi Ahizpetako Pasabidea izeneko zentrala.
Etxarrenen, Oianzabal inguruan, errota zahar baten hondakinak daude. 1948an, errota hura zentral bihurtu zen, Electra Etxarren izeneko kontzesiopean.
Era berean, beste errota zahar baten gainean, Satrustegiko Errotaburu parajean, beste zentral hidroelektriko txiki bat jarri zuten, hasiera batean Kontzejuko Elektra izenez ezaguna. Gaur egun martxan jarraitzen du.
Izurdiagako Ixurmendi parajean ere irin-errota bat egon zen. 1918an funtzionatzen jarraitzen zuen, eta, irina egiteko erabiltzeaz gain, elektrizitatea sortzeko ere prestatu zuten. Gaur egun martxan jarraitzen du.
Era berean, Ihabarreko zentrala ere martxan dago. 1917tik aurrera, Electra Errota izenarekin agertzen da agirietan, zalantzarik gabe, iringintzari lotutako antzinako asmamen baten gainean eraiki zelako.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1691-eguiarreta-cofradia-de-ichasperri.html
CARASATORRE, Rafael, Textos Históricos navarros. 1567 Eguiarreta feria en Ichasperri abusos del conde de Lerín. 9 de septiembre de 2018.
http://documentanavarra.blogspot.com/2018/09/1567-eguiarreta-feria-en-ichasperri.html#more
COLOMO UGARTE, Javier (HILHARRIAK), Geografía de Navarra. Monumentos Megalíticos de Navarra,
https://www.javiercolomo.com/index_archivos/Megalit.htm
GARCÍA GAINZA, María Concepción (Dir.), Catálogo Monumental de Navarra. V* Merindad de Pamplona, Pamplona: Gobierno de Navarra, 1994, pp. 145-188.
GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, Ángel, La construcción de ferrerías en la Barranca de Navarra en el siglo XIX, Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 4 (1984), pp. 140-146.
GRAN ENCICLOPEDIA DE NAVARRA, Pamplona, 1990, tomo II, p. 377. http://www.enciclopedianavarra.com/
GUERRA, Pello, “El sistema defensivo de Nafarroa, origen de la primera nobleza del reino”, Gara, 20 de septiembre de 2021. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210920/el-sistema-defensivo-de-nafarroa-origen-de-la-primera-nobleza-del-reino
IDOATE, Florencio, Desolados navarros en la primera mitad del siglo XV, Príncipe de Viana, 138-139 (1975), pp. 165-228.
SAGREDO, Iñaki, «Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la Merindad de las Montañas», Trabajos de arqueología Navarra (TAN), 30 (2018), pp. 93-150.
SAGREDO GARDE, Iñaki, «Castillo de Aixita (Etxeberri-Irurtzun). Campaña arqueológica de 2020», Trabajos de arqueología navarra, 31-32 (2019-2020), pp. 215-222.
SAGREDO GARDE, Iñaki, Navarra. Castillos que defendieron el Reino, Pamplona: Pamiela, 2006, tomo I. [ tomo II, 2007, tomo III, 2007, tomo IV, 2009, tomo V, 2015].
VARIOS AUTORES, Centrales hidroeléctricas en Navarra, 1898-2018, Pamplona: Gobierno de Navarra/Nafarroako Gobernua, 2020, pp. 162-165.