Alkatearen Agurra

Ongietorriak Arakilgo webgune honetara.

Atari honek, herritar zein bisitarientzako tresna baliagarri izatea du helburutzat eta bertan, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak zure eskura jarri nahi ditugu.
Bailararen egunerokotasunaren berri izanen duzu hemen, gertu senti gaitzazun. Zure ekarpen eta iradokizunak ere, aberasgarri izanen zaizkigu Arakildar guztien ongizatearen hobetze aldera egiten ari garen bide honetan. Gertu sentitu nahi zaitugu.
Udalerriko herri, ondare zein paisaia ikusgarria ezagutzeko aukera ere eman nahi dizu webgune honek eta horretarako, Arakil osatzen dugun 12 kontzejuetako informazio zehatza eskura duzu “ARAKIL EZAGUTU” atalean.
Besterik gabe, baliogarri izango zaizulakoan, jaso agurrik beroena.

Oihana Olaberria Jaka
Arakilgo Alkatea