Txikiendako udako aisialdi kanpusak, bi saio desberdin (bi astekoa bakoitza) izango ditu. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00tara eskainiko da.
- Uztailak 22tik abuztuak 2 arte
- Abuztuak 5tetik abuztuak 16ra
Izena emateko salneurria 50€koa izanen da (familia ugaria edo guraso bakarrekoak beherapena izango dute) eta prozesua egiteko epea ekainaren 24an bukatuko da. Esteka honetan izena emateko galdetegia bete daiteke (https://forms.gle/QjTr3KrrezhB1hXi7), 634 584 226 / 948 500 101 telefoneen bitartez harremanetan jarri edo arakilkultura@gmail.com epostara idatzi.
Izena emateko adin tartean egoteko, adingabeek urte horretan bertan bete behar dute eskatutako adina. Adibidez, 4 urteko ume bat 2024ko azaroan 5 urte betetzen dituenak izena eman dezake. Plazak mugatuak dira eta kartelan azaldutako irizpideen arabera antolatuko dira.
Nerabeentzako udako aisialdi kanpusak, saio bakar bat (bi astekoa) izango du. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00tara eskainiko da.
- Abuztuak 19tik 30ra
Izena emateko salneurria 50€koa izanen da (familia ugaria edo guraso bakarrekoak beherapena izango dute) eta prozesua egiteko epea ekainaren 24an bukatuko da. Esteka honetan izena emateko galdetegia bete daiteke (https://forms.gle/QjTr3KrrezhB1hXi7), 634 584 226 / 948 500 101 telefoneen bitartez harremanetan jarri edo arakilkultura@gmail.com epostara idatzi.
Izena emateko adin tartean egoteko, adingabeek urte horretan bertan bete behar dute eskatutako adina. Adibidez, 12 urteko nerabe bat 2024ko azaroan 13 urte betetzen dituenak izena eman dezake. Plazak mugatuak dira eta kartelan azaldutako irizpideen arabera antolatuko dira.