Jimeno Jurio dirulaguntza

Arakilgo Udalak “Jimeno Jurio” dirulaguntzaren edizio berri bat plazaratu du. Oraingo honetan, lanaren xedea, historikoki egon diren herri-lurren kudeatzeko modua aztertzea (larreak, zura, egurra, simaurra, gaztainak, orbela, iratzea, ikatza, kartea, elurra, etab). izango da. Alde batetik erabilera horien ordenamendu juridikoa (ordenantzak) eta bestetik praktika horien erabileratik eratorriko gatazkak (auziak). Gainera, Fazeria lurren berezko berezitasunak kontuan hartu beharko dira.

Horretarako, udalak 6.000€-ko diru kopurua eskaintzen du. Euskaraz aurkeztutako jatorrizko lanek, 1.000 euroko osagaia jasoko dute bekaren 6.000 euroen gainetik.

Kontsultatu hemen oinarriak: Oinarriak Jimeno Jurio 2024

Kontsultatu hemen NAOko argiltapena: Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala