Arakilgo kultur kontseiluak proposaturik, edalontzi berrerabilgarriak egingo ditugu bailaran jai iraunkor eta jasangarriak sustatzeko. Hainbat kontzejuk hartuko dute parte ekimen honetan eta guztiok batzen gaituen irudiaren bila gabiltza gure edalontzietan islatzeko.
Marrazki edo lelo bakarra izango da irabazlea eta diseinuak bailara bere osotasunean hartu beharko du kontutan.
Lehiaketaren oinarriak irakurri eta, has zaitez zure diseinua prestatzen! Zure proposamena aurkezteko azken eguna apirilaren 21a izango da.