
Emakumeon Aurkako Indareriaren Aurkako Eguna
Ostiral honetan Emakumeon Aurkako Indarkeriaren aurkako eguna izango da eta hainbat jarduera antolatu ditugu Arakilgo eta Irurtzungo emakume taldeok.
Arratsaldeko 18.00etan Izurdiagatik ekingo diogu martxari Irurtzungo plazan kontzentrazioa egiteko asmoz. Handik, Altsasun egingo den manifestaziora joango gara Sakanako deialdi orokorrarekin bat eginez.
Igandean, aldiz, Etxarrin egongo gara Sakanako emakume talde ezberdinekin oihalak ehuntzen.
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN, AUTODEFENTSA FEMINISTA! 


*Oharrak:
– Martxa errepidez izango da, beraz, ekarri TXALEKO ISLATZAILEA.
