ONDAREA
Satrustegi
Beramako ermita. Herri hustuko izen bereko eliza zen. Berama XVI. menderako abandonatuta zegoen. Eraikina oso baserri-girokoa eta xumea da, eta estalkia kendu diote. Ikuspegi artistikotik, ez du garrantzirik; hala ere, bailarako eremu hustuetako bat gogorarazten duenez eta oso pasaia xarmangarrian kokaturik dagoenez, ordezkaezina da.