Arakilgo Udalbatzak, maiatzaren 27ko bilkuran aho batez “Denon Trena, trenbide erabilgarri, iraunkor eta azkarra” mozioa onartu zuen. Herritarrentzako aldiriko tren zerbitzu azkarra eta merkantziak garraiatzen dituen alternatibaren alde egiten du Udal honek. Alternatiba hau, mugikortasun eredu bakar eta uniformearen gaineko ekarpen eraikitzailetzat har dezala eta mugikortasunaren eta garraioaren ereduari dagozkion aldagai guztiak aintzat har ditzala eskatzen dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari.
Kontsultatu ebazpena esteka honetan: Ebazpena Trena
Kontsultatu esteka honetan Guaixek argitaratutako berria: https://guaixe.eus/sakana/1749539683578-udalak-denon-trena-mozioa-onartzen-hasi-dira