Txikiendako udako aisialdi kanpusak, bi saio desberdin (bi astekoa bakoitza) izango ditu. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00tara eskainiko da.
- Uztailak 21tik abuztuak 1 arte
- Abuztuak 4etik abuztuak 14ra
Izena emateko salneurria 50€koa izanen da (familia ugaria edo guraso bakarrekoak beherapena izango dute dokumentazioa aurkeztuz) eta prozesua egiteko epea ekainaren 26an bukatuko da. Esteka honetan izena emateko galdetegia bete daiteke (https://forms.gle/cjrscXo3Xq6cRwjt6), 634 584 226 / 948 500 101 telefoneen bitartez harremanetan jarri edo arakilkultura@gmail.com epostara idatzi.
Izena emateko adin tartean egoteko, adingabeek urte horretan bertan bete behar dute eskatutako adina. Adibidez, 4 urteko ume bat 2025ko azaroan 5 urte betetzen dituenak izena eman dezake. Plazak mugatuak dira eta kartelan azaldutako irizpideen arabera antolatuko dira.
Nerabeentzako udako aisialdi kanpusak, saio bakar bat (bi astekoa) izango du. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00tara eskainiko da.
- Abuztuak 18tik 29ra
Izena emateko salneurria 50€koa izanen da (familia ugaria edo guraso bakarrekoak beherapena izango dute dokumentazioa aurkeztuta) eta prozesua egiteko epea ekainaren 24an bukatuko da. Esteka honetan izena emateko galdetegia bete daiteke (https://forms.gle/cjrscXo3Xq6cRwjt6), 634 584 226 / 948 500 101 telefoneen bitartez harremanetan jarri edo arakilkultura@gmail.com epostara idatzi.
Izena emateko adin tartean egoteko, adingabeek urte horretan bertan bete behar dute eskatutako adina. Adibidez, 12 urteko nerabe bat 2025ko azaroan 13 urte betetzen dituenak izena eman dezake. Plazak mugatuak dira eta kartelan azaldutako irizpideen arabera antolatuko dira.