Aixitako Gaztelua

Aixitako gazteluaren aztarnek Nafarroako historiaren zati bat gordetzen dute bere oroimenean. Arkeologia-indusketek egiaztatu dutenez, gaztelu hori okupatuta egon zen X. mendetik XVI. mendera arte. Handik, Larraun eta Oskiako igarobideak zaintzen ziren, Arakilgo korridorea kontrolatzeaz gain.

Nafarroako Erresumako dorreen eta zaintza-gotorlekuen sistema zabala osatzen zuen. Bere aztarnen artean, bere urmaela, omenezko dorrearen hormen aztarnak eta haitza defentsarako egokitzeko landutako arrokak aurkituko ditugu. Goitik beste gaztelu aztarna batzuk ikusiko ditugu, hala nola Orarregi, Garaño eta Sardeakoak. Era berean, inguruaren panoramika bikaina izango dugu.

Aixitako gaztelura iristeko Etxeberri herrira joan behar da eta handik pista bat hartu hilerrira iristeko. Puntu horretan, langa zeharkatu, eta bidezidor polit bati jarraituko diogu; lehenik, usategien gunera eramango gaitu, eta, gero, eskuinera hartuko dugu, gaztelurantz. Bidea seinaleztatuta dago.

Haitzaren goialdean kontuz ibiltzeko aholkatzen da, sarrera zaileko lekua baita.

Azken urteotan, Udalak Iñaki Sagredo arkeologoarekin kolaboratu du Aixitari bere presentzia eta Historia itzultzeko, X. eta XVI. mendeen arteko Gazteluko elementu asko berreskuratuz. Ikerketa-urte hauetan landutako dokumentuetako batzuk testu honi erantsita daude.

2022ko udazkenean, 2011-2020 urteetako esku-hartze arkeologikoetan aurkitutako aztarnen erakusketa egin zen Etxeberrin.